ZER DA PROEIKTATZEA?
Lauhileko
honetan zehar behin eta berriz ukitu dugun gaia da hau, eta egia esan, nahiz
eta lehenengo mailatik proiektatzen ibili ez dugu honen inguruan inoiz hitz
egin. Hala ere, nahiz eta graduko laugarren mailan egon ez nago ziur galdera
honi erantzun zehatz bat ematen dakidan, azken finean “proiektatzea” hitzak
gauza gehiegi barneratzen ditu, batzuen esanetan guztia baita proiektatzea.
Esan
bezala, hitz honek hainbeste esanahi eta kontzeptu dituenez nire
esperientziatik hatutako zenbait puntuz hitz egingo dizuet.
Definizioa
Lehenik
eta behin nire iritsiz proiektatzea zer den azaltzea ezinbestekoa dela iruditu
zait, pertsona bakoitzarentzat ezberdina izan daitekeelako.
Dudarik
gabe, proiektu bat ikertze lan baten ondoren lortzen den emaitza
da. Emaitza zehatz horren atzetik proiektatze prozesua dago beraz, hau da,
dauden datu guztiak aztertu egiten dira, hauen buruan pentsatu eta hausnartu
egiten da eta azkenik planteatzen diren arazo edo erronkei buruz erabakiak
hartzen dira hauei aurre egiteko modua aurkitzeko asmoz. Erabaki horiek ideak
sortzeko eta garatzeko ezinbestekoak dira.
Ikertze prozesua
Ikerketatik
hasten da dena. Proiektu bat gauzatzerako orduan baldintza eta muga batzuk
aurkituko ditugu, hau hasi aurretik, honen prozesuan eta baita amaieran.
Proiektu
baten oinarrietako bat honen kokapena dela esan nezake. Beraz, garatuko
duguna non egongo den aztertu behar dugu. Behar bada ez du kokapen finko bat
izan behar eta horrela bada egon litekeen leku ezberdinen hipotesiak egin
beharko ditugu. Azken finean, proiektu bat errealitate bihurtzen denean fisikoa
da eta gune bat esleitu beharko zaio beraz.
Ala
ere, kokapenaren analisia egiten dugunean ez gara bakarrik faktore teknikoez
arduratuko. Hauek garrantzitsuak dira bai, baina proiektua inguruari erantzutea
eta integratzea askotan faktore horiek baino garrantzitsua dela esan nezake.
Bestalde,
proiektua zer edo zertarako den finkatu dugunean honen informazioari
buruz busti behar gara. Gaur egun guztia asmatuta dago eta seguraski landuko
dugun gai horretan informazio eta eredu pila bat aurkitu ditzakegu,
interneten, liburutegian, esagun bartei galdezka…
Beraz,
eredu horien bilduma bat planteatzea pauso zentzudunena izango litzateke. Baina
ez edozein bilduma, gaur egun oso ohikoa baita dena berriz begiratuko ez
dugun fitxategi batean gordetzea. Hori
dela eta burutsuak izan behar gara eta eskuratu dugun informazioa ongi zuritu.
Horretarako, eredu bakoitzetik ze ondorio atera ditugun zehaztu behar genuke,
eta horietako bakoitzak gure proiektuan nola lagundu ahal digun idatzi.
Ikerketa
ildo honetatik jarraituz planteatzen zaizkigun ia erronka gutiak informazioa
bilatuz konpondu genezake. Hala ere,
ezin dugu hastu gure burua informazio iturri bezala erabiltzen. Beste
hitz batzuetan esanda, izan dituzun bizipen edo ikasketa prozesuak direla eta
buruan dituzun datu guztiak aztertu behar dituzu ere. Azken finean askotan
gertatzen da beste edozein gauza egiten zaudela zerbait ikusi, entzun edo
pentsatu bezain laster zure proiekturako baliagarria den ideia bat izan
dezakezu. Beraz, buruan duzuna sakonki aztertu eta esperientziak ematen
dizkigun lezioak proiektuan aplikatzea oso baliagarria izan daiteke.
Hausnarketa
“Datu
guztiak aztertu ditugunean” esaldia idatzi ondoren ikerketa prozesu hori inoiz
amaitzen ez dela konturatu egin nahiz. Hori dela eta, hausnarketaren atal
honetan aurreko ataleko ikerkuntza prozesua kontuan hartu beharko dugu ere.
Behin
hori argituta, aurkitu dituzun datuei buruz erreflexioa egiteko momentua
heldu da.
Pilatutako
informazioa klasifikatzean datza atal hau. Hainbeste eredu eta
informazio esku artean eduki dugularik hauen arteko erlazioa bilatu beharko
dugu. Sailkatze honen bitartez informazioaren arteko konparaketa bat lortu nahi
dugu. Azken finean, gai bati buruz planteamendu ugari aurkitu ditzakegu baina
horien artean guztiak ez dira bateragarriak izango proiektua osotasunen ikusi
ostean.
Dena
den, horietako asko baliagarriak badira ere zure emaitzarako hoberena zein
izango litzateke pentsatu behar da ere. Horregatik, atal honetako punturik
garrantzitsuena informazioaren konparaketa da.
Erabakiak
Behin
ditugun irtenbideei buruz hausnartu dugula erabakiak hartzeko momentua iritsi
da.
Hartuko
ditugun erabakiak gure proiektua bideratuko dute. Hortaz, ondo pentsatu
behar ditugu, honen bitartez gure proiektua bi norabideetako bat hartu dezake
eta.
Lehenengo
norabide zela “atzera egitearena” hartuko dut. Izenak dioen bezala atzean gelditzen zara
proiektuaren garapenean eta dakigun bezala, hartu dituzun erabakiak egokiak ez
direnean gertatzen da. Beharbada ikerketa lana ez delako egokia izan edo
daukagun informazioa ez dugulako sakonki hausnartu gerta daiteke.
Puntu
honetan aurkitzen baldin bazara atera ezinean hoberena berriro hutsetik hastea
izango litzateke. Haun da, informazio berria bilatu, baliabide ezberdinak
frogatu eta aurkitu berri duzun informazioa eta lehendik zeneukana berriz
hausnartzen hasi. Tarteko puntu honi blokeo deituko nioke eta esan dudan
bezala hobe da lehenengo pausutik ekitea bertan gelditzea baino.
Bigarren
norabidea berriz, susmatu daitekeen
beza, “aurrera egitea” izango litzateke. Puntu honetara iristea lortu
badugu lan hon baten emaitza izan da. Dugun informazioarekin lan egin dezakegu
eta planteatu zaizkigun erronka bakoitzari irtenbide egokia esleitu diogu.
Emaitza
Erabakiak
hartu ostean emaitza garatzen hasi gaitezke. Erronkak zeintzuk diren finkatu
ditugu eta hauetako bakoitzarentzat irtenbide bat aurkitu dugu, beraz, geratzen den pausu bakarra emaitzaren garapena
da.
Lehengo
atalean esan bezala, nahiz eta emaitza puntuan egon etengabe gertatzen da ikertu
- hausnartu – ebaki prozesu hori. Azken finean garatzen gauden bitartean
erronka berriak agertu daitezke edo informazio berria eta egokiagoa eskuratu.
Hori
dela eta, proiektatze prozesuan atalik sailena emaitzarena dela esan nezake.
Milaka posibilitate egoki egon daitezke planteamendu bakar baterako eta esan
bezala prozesua behin eta berriz hasi daiteke. Hau hobetzearen nahitik
pizten da eta bere alde ona eta txarra izan dezake.
Alde
batetik hobetzearen nahia gauza berriak ezagutzera eramaten gaitu eta honen
bidez emaitza hobeagoak edo interesgarriagoak egitera. Hala ere, prozesu honen
barnean gauza berri bat bururatzen
zaigun bakoiztean moldaketan egiten baditugu proiektua ez zen inoiz
bukatuko.
Hori
dela eta bien arteko oreka bilatu behar dugu, ez gara lehen idearekin
konformatu behar beste batzuk pentsatu ez baditugu baina behin- betiko
erabakiak hartzera ausartu behar gara ere hauek egokiak diren bitartean.
Proiektua
Pausu
guzti hauek jarraituz proiektu on bat eduki dezakegu emaitza bezala.
Noski, faktore asko suertatu daitezke tartean eta pertsona bakoitzaren
araberako izango da.
Bestalde,
hasieran esan dudan bezala, nire kriterioan oinarrituta idatzi dut testua eta
ziur aski klaseko beste ikaskideek bestelako iritzia izango dute. Batzuk esan
dudanaren alde egongo dira, beste batzuk ez eta zenbait puntu gehitu egingo
zuen baten bat egongo da ere.
Hau
kontuan izanda, gai honi oraingoz amaiera emateko asmoz, ondorengoa premisa
erantsi nahiko nuke:
Besteen
iritzia ikertzea, hauei buruz hausnartzea eta erabaki propioak hartzea “proiektatzea zer izan daitekenari”
buruzko emaitza oso interesgarria eman
litzake.
Oihane Ortiz Lopez
Comentarios
Publicar un comentario