Entradas

Mostrando entradas de noviembre, 2019

MUGA KONEXIO ELEMENTUA BIHURTU - BIGARREN AURRENTREGA

Imagen

TESTUEN HAUSNARKETA

Cuando las imágenes tocan lo real. Georges Didi-Huberman. Egia esan, asko kostatu zait testu hau ulertzea, oso era filosofikoan adierazten baitu bere ideia. Hau gertatzen denean, autoreak esan nahi duenaren interpretazioak egitera jotzen dugu eta interpretazio horiek guk entzun nahi dugun horretara hurbiltzen dira gehienetan. Hori dela eta “Cuando las imagenes tocan lo real” testuaren interpretazio propioa azalduko dizuet. Georges Didi-Huberman-ek irudirik gabeko imajinazioa ezinezkoa dela dio eta egia esanda erabat ados nago esaldi honekin, asken finean irudia etengabe dugu buruan, baita pentsamendu inkontzienteetan ere. Hala ere, irudi horien “purutasuna” eztabaidagarria dela esaten du. Seguraski, ados egongo zarete oroitzapenen irudiak osagabeak eta inperfektuak direlaren premisarekin… baina, zer esango zenukete argazki erreal bati buruz hitz egiterakoan? Perfektua al da? Efektu bisualek eta teknologiek irudietan egin dezaketen eraldaketak alde batera utziz, Didi-ren esanean

MUGA KONEXIO ELEMENTUA BIHURTU - AURRENTREGA

Imagen