TESTUEN HAUSNARKETA


Cuando las imágenes tocan lo real. Georges Didi-Huberman.

Egia esan, asko kostatu zait testu hau ulertzea, oso era filosofikoan adierazten baitu bere ideia. Hau gertatzen denean, autoreak esan nahi duenaren interpretazioak egitera jotzen dugu eta interpretazio horiek guk entzun nahi dugun horretara hurbiltzen dira gehienetan. Hori dela eta “Cuando las imagenes tocan lo real” testuaren interpretazio propioa azalduko dizuet.
Georges Didi-Huberman-ek irudirik gabeko imajinazioa ezinezkoa dela dio eta egia esanda erabat ados nago esaldi honekin, asken finean irudia etengabe dugu buruan, baita pentsamendu inkontzienteetan ere. Hala ere, irudi horien “purutasuna” eztabaidagarria dela esaten du. Seguraski, ados egongo zarete oroitzapenen irudiak osagabeak eta inperfektuak direlaren premisarekin… baina, zer esango zenukete argazki erreal bati buruz hitz egiterakoan? Perfektua al da? Efektu bisualek eta teknologiek irudietan egin dezaketen eraldaketak alde batera utziz, Didi-ren esanean,  ezta argazki erreal batekin ezinezkoa da harrapatu den momentu horren osotasuna ulertzea. Hori justifikatzeko irudi beratik aparte beste faktore asko kontuan hartu behar direla dio, azkenean, ezinbestekoa da zentzumen edo sentipenen bidez lekuak berak eskaintzen digun informazioa kontuan hartzea.
Testuan zehar irudien ezpurutasunaren adibide azko jartzen ditu, “imaginazioa”, “oroitzapena” eta “argazki” hitzak behien eta berriz errepikatuz. Horietatik, arkitekturaren funtsari buruz dudan ideiarekin hobekien bat egiten duen adibidea ondorengoa da:

La edad de la imagen de la que habla aquí Benjamin es aquella donde “la fotografía no busca gustar y sugerir, sino ofrecer una experiencia y una enseñanza”.  Así pues, lo que Benjamin admira en el trabajo fotográfico de Atget no es otra cosa que su capacidad fenomenológica de “ofrecer una experiencia y una enseñanza”: una marca fundamental de “autenticidad”, debida a una “extraordinaria facultad para fundirse en las cosas”. Pero, ¿qué significa esto, fundirse en las cosas? Estar en el lugar, indudablemente. Quedarse, mantenerse, habitar durante un tiempo en esa mirada, en esa implicación. Hacer durar esa experiencia. Y luego, hacer de esa experiencia una forma, desplegar una obra visual. Benjamin propone, al final de su artículo:  “Las conminaciones que encubre la autenticidad de la fotografía [...] no siempre conseguiremos elucidarlas con la práctica del reportaje, cuyos clichés visuales no tienen otro efecto que el de suscitar por asociación, en el que los mira, clichés lingüísticos”.

“Argazki” hitzaren ordez “arkitektura” jarri dezakegu eta testuaren zentzua ez zen bat ere aldatuko. Aken finean, arkitektura ona ez da hartzailearen atsegin bisualerako soilik eraikitzen dena, ez da estetikoa soilik. Arkitektura egiazkoa izan behar da, eta hau lortzeko espazioak esperientzia eta irakaspenak eskaini behar dituzte (funtzionalitatea ahaztu gabe noski, baina hau ez da oiraingo gaia). Gainera, arkitektura bere osotasunean ulertzeko ezin zara irudi soil batean oinarritu, lekura joan behar zara, bertan zentzumenekin jolastu eta eraikuntzak transmititzen dizkizun zentzazioak bizi.
Beraz, esan genezake argazkia eta arkitektura antzekoak direla, ezin gara momentu bakar batekin gelditu hauek sakonean ezagutzeko, bizitu egin behar dira. Bizipen, oroitzapen eta ahazte prozesua, Benjamin-ek dioen bezala, “sutearekin” konparatu dezakegu: Sutearen sugarrek erre egiten dute (bizipenak). Sugarren itzaltzen prozesu bitartean brasak agertzen dira (oroitzapenak), hauek oraindik beroa igortzen dute eta putz eginez gero sugarrak lortu ditzazkegu. Itzaltzen direnean berriz, errautsa bilakatzen da, hutsa (ahaztea).
Gure helburua arkitekto bezala hartzaileak sugar hoeitan mantendu nahi izatea, gure arkitektura bizi nahi izatea alegia, proiektu bakoitzean esperientziak sortuz eta irakaspenak eskainiz.

Proyectar es investigar. Campo Baeza.

Campo Baezak ongi esan zuen bezala, dudarik gabe, proiektu bat ikertze lan baten ondoren lortzen den emaitza da. Emaitza zehatz horren atzetik proiektatze prozesua dago beraz, hau da, dauden datu guztiak aztertu egiten dira, hauen buruan pentsatu eta hausnartu egiten da eta azkenik planteatzen diren arazo edo erronkei buruz erabakiak hartzen dira hauei aurre egiteko modua aurkitzeko asmoz. Erabaki horiek ideak sortzeko eta garatzeko ezinbestekoak dira. Baina, zerk alderdi dago idei eta burutapen baten artean?
Behin eta berriz erabiltzen du hitz hau artikulu osoan zehar. Bere iritziz burutapen batetik sortutako emaitza ez da proiektatua. Aitzitik, ez nago guztiz ados, burutapen bat bat-batean burura datorkizun idea bat baita eta ideia hori proiektu batean txeratzeko gogoeta egin behar da, hau izan aurretik edo ostean. Hau da, burutapen bat erreflexioa eta planteamendua dakar atzetik. Dituzun datuak aztertzen eta hauei buruz hausnartzen zauden bitartean bat-bateko idea etorri ahal zaizu burura edo edozein lekutan zaudela, beste edozein gauza egiten edo beste gauza batzuetan pentsatzen… zerbait ikusi, entzun, sentitzean… zure proiekturako baliagarria den ideia bat izan dezakezu. Beraz, proiektuan pentsatu behar duzu eta honetarako baliagarria izan daitekeela buruan izan burutapen hori aplikatzerakoan. Beste kontu bat izango litzateke astoaren kontakizunean esaten den bezala kasualitatez lortutako emaitza bati buruz hitz egiten dugunean. Hau bai ezin dugu proiektatzea bezala kontuan hartu, azken finean ez baita aplikatu proiekturako baliagarria dela pentsatu edo honek izan ditzaken arazo edo erronkei aurre egiteko planteatu. Dena den, kasualitatez lortutako emaitza bat proiektatu den bat bezain baliagarria dela esaten ausartzen nahiz. Beraz, nire iritziz, dudarik gabe logiko eta egokiena proiektatzea izan harren, beste emaitzak egokiak diren bitartean ezin zaizkio duten balorea kendu.
Beste atal batean, ikertzeari buruz erreflexioa egiten du. Honi buruz esan behar dut ez zaidala ikerkuntzari buruzko azalpen objektibo bat iruditu, gai honi eskaintzen dizkion lehenengo parrafoak arkitektoak ez diren pertsonei gutxietsi egiten baititu:

“Porque, aunque a los que no son arquitectos les cueste entenderlo, proyectar es investigar.”
“Pero, ni el poeta ni el músico ni el pintor, ni casi ninguno de los creadores, tienen que luchar contra la ley de la gravedad como tienen que hacerlo los arquitectos. Ni a los poetas ni a los músicos ni a los pintores, se les pueden caer sus obras. Ni, como los arquitectos, hacen una creación con razón de necesidad.”

Zaila da jakintza ez duzun alor bati buruz hitz egitea, beraz, ez dut uste Campo Baezaren premisak egokienak direnik, arkitekto lanbidea besteen gainetik jartzen duela baitirudi eta alor bakoitza bere zailtasunak dituela ezin da ikatu. Azken batean, pertsona bakoitza trebetasun ezberdinak ditu eta ez dago ondo bestean gutxiestea zuk duzun trebetasuna ez dutelako.
Bere iritzi kritiko eta pertsonala alde batera usten badugu eta aipatzen dituen gai objektiboei erreparatu, berarekin bat natorrela esan dezaket. Ikerketa horretan ezinbestekoa da lekua, erabilera, egitura eta eraikuntza, edertasuna, argia eta denbora kontuan hartzea, proiektu baten funtsa baitira eta hauek ikertuz eta planteatzen diren erronkei aurre eginez proiektu bikaina lortu daiteke.
Azkenik, irakaskuntzari buruz egiten duen gogoeta miresgarria iruditu zait. Ez dut uste ikertzeko aukera ematen dizun irteera bakarra denik baina egia da horretara bultzatzen zaituela irakatsi ahal izateko jakintza gehiago eskuratuz, ikasleen proiektuak ikertuz eta bideratuz.

Dena da arkitektura. Hans Holleinen.

Gizakiok ingurua eraldatzen dugu gure beharretara moldatzeko behin eta berriz. Eraldaketa hauek arkitektura dira, eraikuntza, natura ez dagoen edozer, moldaketa.
Behar horietaz hitz egiten badugu ez dugu bakarrik fisikoetaz hitz egiten, psikikoetaz baita ere. Historian gizakiontzat lehenengo etxebizitzak egin zirenean ez zen bigarren faktore hau kontuan hartzen, ingurunetik babesteko solik eraikitzen baitziren. Hans Holleinen esanetan gaur egun arkitektura honela adieraz daiteke:

La arquitectura es ritual; es etiqueta, símbolo, signo y expresión.
La arquitectura es el control de la temperatura corporal, es protección y abrigo.
La arquitectura es la caracterización del espacio, del entorno.
La arquitectura es un condicionante de los estados psicológicos.

Gizakia konplexuagoa egin da mendeen bidean eta gaur egun bere konplexutasunaren  arabera egiten da arkitektura aipatutako alorretan- Horretaz gain teknologia eboluzionatu egin du ete, eta hori dela medio eraikuntza teknika eta arkitektura berria agertu da. Hala ere hori ez du esan nahi antzinekoa desagertu denik, erabiltzen jarraitzen baita, nire ustez, alde batetik funtzionatzen duelako eta bestetik gizaki gehienak tradizioa miresten dutelako.
Bestalde komunikazio medioei buruz hitz egiten du. Egia da agur egun teknologia berri hauen bitartez jendeak ez duela tokira joateko beharrik eraikinak ikusteko. Baina ba al da hau arkitektura ezagutzeko modua? Nire ustez ezta pentsatu ere. Irudien bitartez ezin da osotasunean espazio bat ezautu, hau irudi bat baino askoz gehiago baita. Arkitektura bizitu egin behar da, zentzumenen bidez espazioek, materialek morfologiak, kokalekuak… eskaintzen dizkizun  sentsazioetan murgildu. Beraz, teknologia alor askotan abantaila bat bada ere beste azkotan atzerapen bat dela esan dezaket.
Lehen esandako eraikitze materialak eta sistemak abantaila horietako bat dela ukaezina da, beste alor batzuetan aplikatzen ziren teknikak eta materialak bereganatu zituen arkitektura. Era berean, medio fisiko horietaz aparte medio inmaterialen alorrean emango da aldaketa ere hurrengo garaietan, azken batena, esan bezala, gizakia etengabe eboluzionatzen baitu.

Comentarios

Entradas populares de este blog

HERNANIREN ANALISIA ETA ERREFERENTZIAK

HERNANI - LEHENENGO IDEIA