HERNANIREN ANALISIA ETA ERREFERENTZIAK
Hernani aztertzerakoan ikusi ditugun arazo nagusiak hauek izan dira; alde batetik bi auzoen artean komunikazio falta dagoela ikusi dugu trenbidea muga bat ezartzen batitu Hernaniko zentrua eta Karabel auzoaren artean azkenengo hau isolatua utziz. Gainera bi auzoen komunikazioa pasabide estu eta desegoki baten bitartez gauzatzen da hauen harremana txiakiagotuz.
Bestalde, bermatu nahi dugun ideia irisgarritasuna izango denez, ibilbide desberdinak planteatu nahi ditugu, parkea pertsona guztientzako egokitua egoteko. Era berean parkea aisialdirako gune bat bezala ulertzea nahi dugunez bideen bitartez egoteko guneak sortuko ditugu.
TANGSHAN PHOENIX HILL - PARK RENOVATION
Proiektuaren funtsa ingurunean integratzen diren pasarelak dira. Hauek orubearen formari moldatzeaz gain natura ahalik eta gehien errespetatzen saiatzen dira, eremuan gutxienezko esku-hartzea eta material naturalen erabileraren bitartez.
Landu nahi dugun gaiari dagokionez arrapalen erabilera ezinbestekoa iruditu zaigu, pertsona guztientzako egokia den espazio bat sortzeko.
Horretaz gain, pasarelak ez dira zirkulazio guneak soilik, hartzen duten forma dinamikoei esker aisialdirako espazio ezberdinak sortzen baititu, ibilbide huts baten monotonia baztertuz.
Bigarren proiektu hau igogailu batez baliatzen da bi zona zuzenean konektatzeko. Elementu hau diskretuki integratzen da inguruan eta naturan ezkutatzen da bisualki osagai gogor bat izan gabe.
Irisgarritasuna lantzean ibilbide posible desberdinak planteatzeko ideia proposatzen dugunez, igogailua ere bigarren aukera bat izan daiteke trenbidera modu arin batean heltzeko.
Egungo igogailua parkeaz isolatuta dagoela ikusi dugu eta horri irtenbide bat eman nahi izan diogu. Horretarako lehen esan dugun bezala parkeak dituen interes puntu horietara (plaza, behatoki…) igogailutik iristeko aukera emango diogu, hainbat geralekuen bitartez. Horretaz gain paisaian inpaktu txikiago izan dezan tokiz aldatzea pentsatu dugu, tren geltokira hurbilduz eta naturan integratuz.
CUYPERSPASSAGEKO BIZIKLETA ETA OINEZKOENTZAKO TUNELA -AMSTERNDAM
Eredu hau, Amsterdamen kokatzen den tren geltokiaren azpian egindako luzetara 110 metro duen tunel bat da, era honetan hiria IJ ibaiarekin konektatzen du.
Proiektu honetan bidaiatzeko bi era desberdin konbinatzea bilatzen zen pasabide zabal baten bitartez, bidegorri eta oinezko bide bat. Honekin oinezkoek bide seguruago bat duten bitartean bizikletan dabiltzatenak bide laburrago bat izatea lortu dute.
Hernanin aurkitzen den pasabidea estu zamarra eta desegokia izateaz gain ez du bi auzoen eta trenbidearen arteko harremana sustatzen. Horretaz gain, Portu auzoko auzokideak tren geltokira joateko bide bakarra trenbide alboan dagoen pasabide estu eta desegoki baten bidez heldu daitezke soilik, beraz beharrezkoa ikusten dugu bertan interbentzioren bat egitea.
Ainhoa Ayala, Olatz Gomez eta Oihane Ortiz
Comentarios
Publicar un comentario